2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

APIRILA IRITSI ZAIGU!

Kaixo lagunak!

Iada apirilean sartu gara eta hilabete honetan esanten diren esaera zahar batzuk ikasiko ditugu.

Gaur egun ez dugu ohiturarik erabiltzeko eta galdu ez daitezen hona hemen hiru:


 AZALPENA: Apirilean eguraldi ona egiten badu, jarraian 
datozen hilabeteetan eguraldi txarra egin dezakeela esan nahi du.


AZALPENA: Esaera zahar honek berriz aurrekoaren kontrakoa esaten digu. Apirila 
arte eguraldi txarra egiten badu, maiatzean eguraldi ona egin dezakeela esaten digu.


AZALPENA: Normalean apirilean eguraldi txarra egin ohi du. Beraz, esaera 
honek dio apirilean eguraldi ona ikusi nahi baduzu, urte asko bizi behar zarela.


JARRAIAN, GAZTELERA PIXKA BAT!


RESPUESTA: soveuh nenop on sollag sol.

ONDO IZAN!

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

EA GUSTATZEN ZAIZUEN

Kaixo lagunak,

etxean egon behar izan hau arintzeko asmotan, bloga erabiltzea pentsatu dugu oraingoan.

Hona hemen, gaurko ekarpena:








ASMATU DUZUE?  ERANTZUNA DA: AITARRI


Gai al zara ahokorapilo hau azkar eta ondo esateko?




Ea txiste honek barrea eragiten dizun!





Agian, marrazki honek txistea hobeto ulertzen lagunduko dizu!


BIHAR ARTE!!


2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

BERTSO EMANALDIA


             BERTSO EMANALDIA  EDERRA  EGITEKO  GAI  ZARETELA ERAKUTSI  DUZUE.
LAN-TALDE  BIKAINA!

             ORAIN  EGINDAKO LANAZ DISFRUTATU.






BERTSO EMANALDIA


IKUSI ZE POLITA GERATU DEN ZUEN BERTSO SAIOA!

ESKERRIK ASKO PROPOSATUTAKO ERRONKAN PARTE HARTZEAGATIK!




2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

NOLA BIHURTZEN DA JATEN DUGUNA ELIKAGAI GURE ORGANISMOAN?

Gaurkoan Maiderrek eta Urkok digestio - aparatuaren inguruan hitz egin digute. Honekin batera jan aurretik eskuak garbitzearen garrantzia aipatu dute. Primerako bi aditu izan ditugu!























Eskerrik asko eta nahi duzuen arte!

UNAXEN AITA ERE ANIMATU ZAIGU!

Atzo Unaxen aita etorri zen, hainbat segurtasun aholku ematera: kotxean goazela nola eseri eta lotu behar garen, etxean sutea gertatuz gero egin beharrekoak...

Gauza asko ikasi genituen. Hala ere, inportateena, segurtasun neurriak erabili eta gero larrialdi egoeran aurkitzen bagara 112ra deitu behar dugula izan zen.

Eskerrik asko Nakor eta nahi duzun arte!





NIK HORRELAKO KAMISETA BAT NAHI DUT!

Ostegunean Sormen Gelabera joan ginen eta Maiderrek Saioari kamiseta bat eman eta janzteko esan zion.



Sorpresa hartu genuen kamisetari esker pantailan ikusi genuenarekin!





















Modu horretan, gure gorputzaren barrukaldea deskubritzera murgildu ginen!

Pila bat ikasi genuen, primeran pasatuz!














FELIX ETA SUSANAREN BISITA

Pasa den asteazkenean Felixek eta Susanak hitzaldi bikaina eman ziguten giza gorputzaren zainketaren inguruan: kirolaren garrantziaz hitz egin ziguten, objekturen bat sudurretik edo belarritik sartuz gero egin beharrekoaren inguruan jardun zuten... baita koronabirusaren inguruan.


























Koronabirusa prebenitzeko eskuak garbi izatea inportantea izanik, eskuak gabitzeko jarraitu beharreko zazpi pausoak ere erakutsi zizkiguten!




Eskerrik asko guztiagatik eta nahi duzuen arte!



2020(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

GORPUTZAREN INGURUKO PROIEKTUARI EKIN DIOGU!

Dagoeneko abentura berri batean murgiltzen hasita gaude, gorputzaren ezagutzan hain zuzen ere. Zein da gorputzeko organorik garrantzitsuena? Zein animaliek dute gizakien antzeko bihotza?

Guk zuzenean behiaren bihotza aztertzeko eta ikutzeko aukera izan dugu. Benetan aberatsa izan da saioa. Eskerrik asko Susana zure ekarpenagatik eta nahi duzun arte!





OROKIETA IRRATIA

Badira asteak irratsaioetan parte hartzen hasi ginela. hala ere, pasa den astean, irratia hobeto ezagutzera joan ginen. Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen Maider eta Aranen azalpenekin. Eskerrik asko.










MAYA ERLEAK

Hona hemen Orokietako erle maitagarriak,







KONTUZ! KOTXEAK ETOR DAITEZKE ETA.

Kaletik gabiltzala kontuan hartu beharreko zenbait aholku garrantzitsu ematera etorri zaigu Unai. Gelako saioa interesgarria iruditu zaigu baina... saio praktikoa, mundiala izan da.










EGURALDI ARRARO SAMARRA, EZTA?




Oporretako bueltan elurra ikustea espero genuen eta eguraldiaren inguruko proiektua egitea erabaki genuen. Elurrak bisitatu ez bagaitu ere, gaiak askoratko eman du espero ez genuen udaberriko giro aparta izan baitugu neguan. 
Ikusi zenbat ikasi dugun!



URTE BERRI ON!

Urte berriak beti dakartza gauza onak, ezta? Guri igeriketa ikastaroa ekarri digu.
Ze dibertigarria den uretan arraintxoak bezala murgiltzea!


GABONAK IRITSI DIRA!

Hiruhileko honetan zehar egindako lan handiak indarrik gabe utzi gaitu. Zorionez Gabonak bertan ditugu deskantsatzeko, indarberritzeko eta disfrutatzeko. Ondo pasa!