2023(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

MIKEL PLATERO GEMOLOGOAREN BISITA

Urriaren 26ean bisita interesgarri bat jaso genuen bosgarren mailako ikasleak. Gure proiektuan “harriak, fosilak eta mineralak” murgilduta genbiltzan eta Mikel Platero, eskolako guraso ohia etorri zen mineral, harri eta fosilen inguruan hitzaldia ematera.

Mikelek, txikitatik animali zale amorratua dela kontatu zigun, eta 12 urte zituenean bere aitak oparitutako liburu batetik hasi omen zen mineral zaletasunarekin. 

Berrogei urte badaramatza mineralen bilduma propioa osatzen, eta etxean berak jasotako nahiz oparitutako 3.000 ale ezberdin baino gehiago ditu.

Bera gemologoa da ikasketaz eta guk gelan teorian ikasi ditugun hainbat azalpen, benetako adibideekin alderatu ahal izan genituen. 

Mikel aditua da eta primeran azaldu zizkigun mineral bakoitzaren xehetasunak. Gainera, bertatik bertara ikusi eta ukitzeko aukera izan genuen.

Lupa binokularrarekin ere jolastu genuen mineralen barruko sekretuak aurkitzera.

Beraz, eskerrik asko Mikel gurera etortzeagatik, bueltatu nahi duzunean!







2023(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

PERRETXIKOTARA IRTEERA

 Urriaren 17an LH5 eta LH6koak perretxikoak biltzera joan ginen. Gu, LH5ekoak, Urdanetara jo genuen. Bertan ez genuen guk nahi adina perretxiko topatu, baina jasotakoekin erakusketa prestatu genuen HHko ikasleentzat.






2023(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

FARMER FISH

Iaz DANIO eta aurten FARMER FISH. Ezagutzen al duzue bioekonomia zirkularra? Guk orain dela gutxi ez genekien zer zen, baina Farmer Fisheko adituarekin hitzaldia egin ondoren zerbait argiago geratu zitzagun. 

Farmer fish, eskola desberdinetan aurrera eramaten ari den ingurumen-hezkuntzako programa bat da. Arrainak eta landareak elkarrekin bizi diren akuario bat zaintzean datza. Gure lana izango da akuariumeko ura ahalik eta egoera hoberenean egotea eta bertako arraina ondo zaintzea.





SORMEN GELAB EZAGUTZEN

Hasi gara Sormen GeLab-en ere lanean. Ez da lehenengo aldia, bertan lan egiten dugula, baina asko gustatzen zaigu bertan egotea. 

Hasieran, irakasleek gelaren funtzionamendua azaldu ziguten eta bertako guneei buruz hitz egin genuen: pentsatu, diseinatu, egin eta aurkeztu. Gune bakoitzak bere berezitasunak ditu. 

Espero dugu askotan etortzeko aukera izatea!









GURE LEHENENGO KAOSA

 Badirudi ikasturte berria abenturaz josita datorrela. Irailaren 22an geletara sartu ginenean izugarrizko sorpresa hartu genuen. Gela guztiak hankaz gora zeuden. 

Ohar bat bakarrik ez zegoen eta bertan eskatzen zitzaigun gela antolatu behar genuela, soinua zainduz eta denbora jakin batean. 

Batzuk txundituta geratu ginen eta ez genekien oso ondo zer egin, baina denen artean, lortu genuen erronka gainditzea. 







GETARIA

 Irailaren 15ean, 5. eta 6. mailako ikasleak Getariara joan ginen. Oso aukera ona izan zen gure taldeak eta irakasleak hobeto ezagutzeko. 

Eskolatik irten eta oinez joan ginen malekoitik barrena. Iritsi ginenean, bainu eder bat hartzeko aukera izan genuen. Ondoren, hondartzan bazkaldu genuen. Batzuk yoga ere egiten aukera izan genuen Naroarekin. 

Bueltako bidea luzeagoa egin zitzaigun, baina egun ederra pasa genuen!













2023(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

IKASTURTE BERRIA MARTXAN

Hemen gaituzue aurtengo ikasturtea zuekin elkarrekin lanean egongo garen irakasle taldea.


Espero dugu zuek gu bezain gogotsu egotea!!!