2022(e)ko urriaren 25(a), asteartea

IGERIKETA

 

Gaur 4.mailako B eta C gelakoak igeriketan hasi gara. Batzuoi, goizean-goiz joatea tokatu zaigu igerilekura; besteei beranduxeago.

Zipristin ederrak atera ditugu gure esku eta hankak mugitzean! 😂😂


Ederki pasa dugu behintzat!!

15 egunetan igerilari trebeak izango gara!



2022(e)ko urriaren 9(a), igandea

DANIOAK

 

GU ERE ZIENTZIALARI

 


Aste honetan danio arrautzak iritsi zaizkigu eskolara.  Oso oso txikiak dira eta kontu handiz ibili gara ez kaltetzeko.










Beraien bizitokia eta inguruak ez zikintzeko jantzi egokia erabili behar dugu, txapel eta guzti ilerik ez erortzeko. 






                        
Egunero-egunero zaintza lanak egiten ditugu: tenperatura kontrolatu, ura aldatu, hildakoen arrautzak kendu... Eta nola ez, bildutako informazio guztia txukun-txukun idatziz jaso.

Arrautzak gardenak direnez, mikroskopioaren languntzarekin, arrautzen barruan nola garatzen ari diren ikus dezakegu.







2022(e)ko urriaren 6(a), osteguna