Ekosistemen gai lantzen ari ginela, Iñurritza bertatik bertara hobeto ezagutzeko aukera iritsi ziatzaigun Arkamurkaren eskutik.
Eguraldiak ez bazuen gehiegu lagundu oso irteera interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen bertan.
Zarauzko gune naturaletako bat, Iñurritzako Paisaia Natural Babestua ezagutzeaz gain, hau kontserbatzearen eta hobetzearen garrantzia landu genuen.
Gune txiki batean hainbat ekosistema ditugu, denak ozeanoarekin lotuta, hala nola, hondartza, dunak, mareartekoa, itsaslabarrak, itsasadarra eta padura.
Ekosistema hauetako arazoak identifikatzen egon ginen eta klima aldaketak hauetan duen eraginaren inguruan hitz egiten egon ginen.
Ikusi genuen ere, dunak oso ekosistema bereziak eta garrantzitsuak direla eta amaitzeko kontuatu ginen hondartza mikroplastikoz josita dagoela eta hauek biltzeari ekin genion.
Goiz interesgarriak izan ziren!
Mikroplastikoak jasotzearekin batera Zientzia astean egindako lana era etorri zaigu burura. Uraren kalitatea isladatzen duten parametroak identifikatzen ikasi genuen. Aztekostak emandako pausoak jarraituz itsasoko uraren parametro ezberdinak neurtu genituen. Emaitzak egokiak izan ziren.