Gaur bisita benetan atsegina izan dugu eskolan; Zubia eta Llavinatarrak etorri zaizkigu esperimentu batzuen bidez zientzia aztertu eta erakustera.
Dentsitatea, aire beroa, erreakzio kimikoak... denetarik ikusi eta ikasi dugu!

Animalien gaia lantzen jarraitzen dugu. Aste honetan Zizare programakoen bisita izan dugu eta beraiei esker ANIMALIA ORNOGABEak aztertu eta hauei buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu.
Hasieran, beldur edo nazka pixka bat eman digute, baina, berehala hasi gara lanean. Animaliak ezberdinak topatu eta petri plaketan sartu ditugu. Ondoren, lupa eta mikroskopioaren bidez paintailan ikusiz, ondo-ondo behatu ditugu.
Azkenik, behaketan jasotako ezaugarriez baliatuta, ornogabeen gako dikotomikoan begiratuz, animalia guzti hauen izenak topatu ditugu: intsektuak, araknidoak, anelidoak, miriapodoa...
Ederki asko pasa dugu!!