2022(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

ORNOGABEAK AZTERTZEN

 Animalien gaia lantzen jarraitzen dugu. Aste honetan Zizare programakoen bisita izan dugu eta beraiei esker ANIMALIA ORNOGABEak aztertu eta hauei buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu.




Konposta kutxak ekarri dizkigute eta hantxe zeuden animalia mordoxka bat. Eskularruak jantzi eta ingurua behar bezala prestatu ondoren, azterketa egiteko prest ginen. 





Hasieran, beldur edo nazka pixka bat eman digute, baina, berehala hasi gara lanean. Animaliak ezberdinak topatu eta petri plaketan sartu ditugu. Ondoren, lupa eta mikroskopioaren bidez paintailan ikusiz, ondo-ondo behatu ditugu. 









Azkenik, behaketan jasotako ezaugarriez baliatuta, ornogabeen gako dikotomikoan begiratuz, animalia guzti hauen izenak topatu ditugu: intsektuak, araknidoak, anelidoak, miriapodoa...



 



 





Ederki asko pasa dugu!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina