Urriaren 26ean bisita interesgarri bat jaso genuen bosgarren mailako ikasleak. Gure proiektuan “harriak, fosilak eta mineralak” murgilduta genbiltzan eta Mikel Platero, eskolako guraso ohia etorri zen mineral, harri eta fosilen inguruan hitzaldia ematera.
Mikelek, txikitatik animali zale amorratua dela kontatu zigun, eta 12 urte zituenean bere aitak oparitutako liburu batetik hasi omen zen mineral zaletasunarekin.
Berrogei urte badaramatza mineralen bilduma propioa osatzen, eta etxean berak jasotako nahiz oparitutako 3.000 ale ezberdin baino gehiago ditu.
Bera gemologoa da ikasketaz eta guk gelan teorian ikasi ditugun hainbat azalpen, benetako adibideekin alderatu ahal izan genituen.
Mikel aditua da eta primeran azaldu zizkigun mineral bakoitzaren xehetasunak. Gainera, bertatik bertara ikusi eta ukitzeko aukera izan genuen.
Lupa binokularrarekin ere jolastu genuen mineralen barruko sekretuak aurkitzera.
Beraz, eskerrik asko Mikel gurera etortzeagatik, bueltatu nahi duzunean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina