Orain dela pare bat hilabete eskolako
zuzendaritzatik gutun bat jaso genuen.
Bertan, ezagutzen ez genituen irudi
desberdinak zeuden eta irudi horiekin
erakusketa bat antolatzea proposatzen
zitzaigun.
Sormen GeLab dugula aprobetxatuz, proposatutako erronkari heldu genion eta
ikasturteko lehenengo proiektuari oso
gogotsu ekin genion . HARRI, FOSIL
MINERAL!
Jaso genituen irudi horiek
aztertu ondoren, konturatu
ginen dagoeneko desagertuta
dauden animalien fosilak direla
eta denak Burgess Shalen azaldu
zirela.
Oso ikerketa lan polita egin
dugu eta jakin dugu fosiletan
azaltzen diren animalia horiek
Kanbriar Garaian bizi izan zirela
orain dela 500 milioi urte
inguru.
Jakin dugu Charles Doolittle Walcott izan zela fosil hauek bilatzen ibili zen naturzale eta paleontologo estatu batuarra. Eta bere familiarekin batera, urteak eta urteak pasa zituela Kanadako Burgess Shale mendietan.
Baina gure ikerketa haratago joan da, eta fosilak zer diren, nola sortzen diren eta zer informazio ematen diguten ikertu ondoren, gu ere ausartu gara fosilak egitera. Baina noski! Ez ditugu 10.000 urte itxaron behar emaitzak ikusi ahal izateko.
Fosilen munduan murgildurik geundela Mary Anning ezagutu dugu, “Fosil Anderea” eta bere istorioa oso interesgarria iruditu zaigu. Ikusi izan dugu beste behin, beti egon direla emakumeak zientziarekin lotuta eta ez dela azken urteetako moda bat.
Azkenik mineralen gaian ere sakondu dugu eta eskolako ikasle ohi baten gurasoa etorri zitzaigun Orokietara. Bera gemologoa da eta bere bizitzan zehar bildu dituen hainbat mineral ekarri zituen eskolara guk bertatik bertara ikusi ahal izateko ikasi duguna.
Azkenik, erakusketa prestatu genuen eta eskolako beste ikasle guztientzat bisita gidatuak egin genituen. Izugarri disfrutatu dugu eta asko ikasi dugu Burgess Shalen topatutako Kanbriar Garaiko fosil horietatik abiatuta.
Gure proiektua interesgarria irudituko zaizuelakoan, agurtzen
gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina