Atzo ipuin kontalari bikaina etorri zitzaigun gelara. Ipuina kontatzeaz gain igogailu baten maketa ekarri zigun.
2022(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala
"Ura"ren proiektua lantzen ari garenez, 3. mailakuok, Ibiurreko urtegia ikustera joan ginen. Ondoren Baliarrainen bazkaldu genuen eta primeran pasa genuen.
2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena
Atzo 3.mailakoak geuk eraikitako itsasontzien flotagarritasuna frogatzera joan ginen hondartzara.
Atzo Tolosan izan ginen TOPIC bisitatzen. Bertan, taillerrak egin eta erakusketa ikusi genuen. Pila bat txotxongilo daude eta, gainera, mota desberdinetakoak. Guk geurea ere egin genuen eta baita etxera ekarri ere . Primeran ibili ginen!