2024(e)ko otsailaren 15(a), osteguna

BETAURREKO BERDEAK JANTZI!

 Hori izan da gure bigarren proiektuaren izenburuan. 

Benetan interesgarria eta garrantzitsua izan da bertan landu duguna. 

Proiektuari hasiera emateko IBAIALDE erakusketa ibiltaria izan genuen eskolan eta hainbat datuk atentzio eman ziguten eta kezka sortu ere bai.

Proiektuaren nondik norakoak denen artean adostu ondoren, eskolako baratzean, urmalealean eta hondartzan ere burutu ditugu hainbat ekintzak.

Amaieran triptikoak sortu dugu gure lanaren berri emateko eta gure inguruan, ingurumenaren zainketaren garrantziaren kontzientzia areagotzeko. 












KEPA IRIBAR, EUSKARAZKO KIROL KAZETARIA GURE ARTEAN

Euskararen egunaren inguruan, hainbat jarduera antolatuko genituen.

Horien artean, esaterako, Euskadi Irratiko ahots ezagun bat etorri zitzaigun irratira elkarrizketa egitera. Kepa Iribar kirol kazetari ezaguna da bera, Euskadi Irratian kirol esatari gisa lanean urte asko daramatzan kazetari getariarra. LH6. mailako ikasleek egin diote elkarrizketa, eta bere ogibideaz eta irratian azken urteotan izandako aldaketei buruz emandako azalpenez gain, irratian euskaraz lan egiteak duen garrantziaz aritu da. Gai interesgarri asko jarri ditu mahai gainean, kirolarien euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, adibidez.

Baina guk, ere izan dugu bere esperientziaz eta jakinduriaz gozatzeko aukera. Mahai inguruan izan dugu berarekin eta zuzenean erakutsi digu bere lana nola egiten duen. MUNDIALA IZAN DA!

Asko ikasi dugu bera entzunez, eta kontuan hartuko ditugu emandako aholkulak, gure irratia ere gero eta hobea izan dadin.

Mila esker, Kepa, eta beste bat arte!




TXINGUDIKO EKOETXERA IRTEERA.

Azaroaren 28an, 5. mailakoak gure proiektuko leloak dioen bezala "betaurreko berdeak jantzi" eta Txingudiko Ekoetxera abiatu ginen.

Bertako ekosistemako ezaugarriak eta bizidunak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.

Eguraldiak ere bake pixka bat eman zigula aprobetxatuz, prismatikoak hartuta fin ibili ziren gazteak paduran zehar bizi diren zein migratzen duten hegaztien bila.

Klima aldaketak hegazti horien migrazioan sortzen duen nahasmenari buruz hausnartzeko tartea ere izan genuen, baita natura zaintzeko konpromezuak adosteko ere.
Beti bezala, gozatu genuen egun berezi honetaz. Gogoratu, jantzi betaurreko berdeak!










IÑURRITZAKO INGURUNE NATURALA EZAGUTZEN

Ekosistemen gai lantzen ari ginela, Iñurritza bertatik bertara hobeto ezagutzeko aukera iritsi ziatzaigun Arkamurkaren eskutik.

Eguraldiak ez bazuen gehiegu lagundu oso irteera interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen bertan. 

Zarauzko gune naturaletako bat, Iñurritzako Paisaia Natural Babestua ezagutzeaz gain, hau kontserbatzearen eta hobetzearen garrantzia landu genuen. 

Gune txiki batean hainbat ekosistema ditugu, denak ozeanoarekin lotuta, hala nola, hondartza, dunak, mareartekoa, itsaslabarrak, itsasadarra eta padura.

Ekosistema hauetako arazoak identifikatzen egon ginen eta klima aldaketak hauetan duen eraginaren inguruan hitz egiten egon ginen. 

Ikusi genuen ere, dunak oso ekosistema bereziak eta garrantzitsuak direla eta amaitzeko kontuatu ginen hondartza mikroplastikoz josita dagoela eta hauek biltzeari ekin genion.

Goiz interesgarriak izan ziren!













2024(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

TERTULIA ARTISTIKOA_MIKEL LABOA

 Tertulia musikala bukatu genuen. Aurtengoan Mikel Laboa izan da protagonista. "Txoriak txori" kantu ezagunaren abeslariari aurpegia jarri diogu, eta bide batez berak abestutako beste kantu ezagun eta ez hain ezagun ikasi eta abestu ditugu. 

Oso gustura aritu gara aste osoan zehar Mikel Laboaren inguruko gertaera eta abarrak ezagutzen. Gainera talde bakoitzak kantu bat aukeratu eta stop motion bana egin dugu. Hortxe dituzue ikusi nahi izanez gero. Eta laster zientzia astea. irrikitan gaude!















Zumaiko Flyschak

Harri, fosil, mineral proiektuari amaiera emateko, azaroaren 21ean, 5. mailako ikasle eta irakasleak Zumaiara joan ginen. Bertan Algorri interpretazio zentroa eta Flyschak bisitatu genituen. Fosil eta harrien inguruan informazio asko jaso genuen. Eguraldia ez zen guk nahiko genukeen bezalakoa izan, baina moldatu ginen, eta bertako paraje zoragarriez disfrutatzeko aukera izan genuen. Proiektuan zehar ikasitakoak bertatik bertara ikusteko aukera izateaz gain, ekarrekin egun ederra pasa genuen.























2024(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

Bisita gidatuak: HARRI, FOSIL, MINERAL!

Orain dela pare bat hilabete eskolako zuzendaritzatik gutun bat jaso genuen. Bertan, ezagutzen ez genituen irudi desberdinak zeuden eta irudi horiekin erakusketa bat antolatzea proposatzen zitzaigun. 


Sormen GeLab dugula aprobetxatuz, proposatutako erronkari heldu genion eta ikasturteko lehenengo proiektuari oso gogotsu ekin genion . HARRI, FOSIL MINERAL! 



Jaso genituen irudi horiek aztertu ondoren, konturatu ginen dagoeneko desagertuta dauden animalien fosilak direla eta denak Burgess Shalen azaldu zirela. Oso ikerketa lan polita egin dugu eta jakin dugu fosiletan azaltzen diren animalia horiek Kanbriar Garaian bizi izan zirela orain dela 500 milioi urte inguru. 


Jakin dugu Charles Doolittle Walcott izan zela fosil hauek bilatzen ibili zen naturzale eta paleontologo estatu batuarra. Eta bere familiarekin batera, urteak eta urteak pasa zituela Kanadako Burgess Shale mendietan. 

Baina gure ikerketa haratago joan da, eta fosilak zer diren, nola sortzen diren eta zer informazio ematen diguten ikertu ondoren, gu ere ausartu gara fosilak egitera. Baina noski! Ez ditugu 10.000 urte itxaron behar emaitzak ikusi ahal izateko. 





Fosilen munduan murgildurik geundela Mary Anning ezagutu dugu, “Fosil Anderea” eta bere istorioa oso interesgarria iruditu zaigu. Ikusi izan dugu beste behin, beti egon direla emakumeak zientziarekin lotuta eta ez dela azken urteetako moda bat. 




Azkenik mineralen gaian ere sakondu dugu eta eskolako ikasle ohi baten gurasoa etorri zitzaigun Orokietara. Bera gemologoa da eta bere bizitzan zehar bildu dituen hainbat mineral ekarri zituen eskolara guk bertatik bertara ikusi ahal izateko ikasi duguna. 


Azkenik, erakusketa prestatu genuen eta eskolako beste ikasle guztientzat bisita gidatuak egin genituen. Izugarri disfrutatu dugu eta asko ikasi dugu Burgess Shalen topatutako Kanbriar Garaiko fosil horietatik abiatuta. 





Gure proiektua interesgarria irudituko zaizuelakoan, agurtzen gara.