Gure artistek sketch batzuk grabatu dituzte ingeleseko saioan azken egunotan. Hona hemen horietako batzuk:
Orokieta Herri Eskola 6. maila
2024(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena
2024(e)ko otsailaren 15(a), osteguna
BETAURREKO BERDEAK JANTZI!
Hori izan da gure bigarren proiektuaren izenburuan.
Benetan interesgarria eta garrantzitsua izan da bertan landu duguna.
Proiektuari hasiera emateko IBAIALDE erakusketa ibiltaria izan genuen eskolan eta hainbat datuk atentzio eman ziguten eta kezka sortu ere bai.
Proiektuaren nondik norakoak denen artean adostu ondoren, eskolako baratzean, urmalealean eta hondartzan ere burutu ditugu hainbat ekintzak.
Amaieran triptikoak sortu dugu gure lanaren berri emateko eta gure inguruan, ingurumenaren zainketaren garrantziaren kontzientzia areagotzeko.
KEPA IRIBAR, EUSKARAZKO KIROL KAZETARIA GURE ARTEAN
Euskararen egunaren inguruan, hainbat jarduera antolatuko genituen.
Horien artean, esaterako, Euskadi Irratiko ahots ezagun bat etorri zitzaigun irratira elkarrizketa egitera. Kepa Iribar kirol kazetari ezaguna da bera, Euskadi Irratian kirol esatari gisa lanean urte asko daramatzan kazetari getariarra. LH6. mailako ikasleek egin diote elkarrizketa, eta bere ogibideaz eta irratian azken urteotan izandako aldaketei buruz emandako azalpenez gain, irratian euskaraz lan egiteak duen garrantziaz aritu da. Gai interesgarri asko jarri ditu mahai gainean, kirolarien euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, adibidez.
Baina guk, ere izan dugu bere esperientziaz eta jakinduriaz gozatzeko aukera. Mahai inguruan izan dugu berarekin eta zuzenean erakutsi digu bere lana nola egiten duen. MUNDIALA IZAN DA!
Asko ikasi dugu bera entzunez, eta kontuan hartuko ditugu emandako aholkulak, gure irratia ere gero eta hobea izan dadin.
Mila esker, Kepa, eta beste bat arte!
TXINGUDIKO EKOETXERA IRTEERA.
IÑURRITZAKO INGURUNE NATURALA EZAGUTZEN
Ekosistemen gai lantzen ari ginela, Iñurritza bertatik bertara hobeto ezagutzeko aukera iritsi ziatzaigun Arkamurkaren eskutik.
Eguraldiak ez bazuen gehiegu lagundu oso irteera interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen bertan.
Zarauzko gune naturaletako bat, Iñurritzako Paisaia Natural Babestua ezagutzeaz gain, hau kontserbatzearen eta hobetzearen garrantzia landu genuen.
Gune txiki batean hainbat ekosistema ditugu, denak ozeanoarekin lotuta, hala nola, hondartza, dunak, mareartekoa, itsaslabarrak, itsasadarra eta padura.
Ekosistema hauetako arazoak identifikatzen egon ginen eta klima aldaketak hauetan duen eraginaren inguruan hitz egiten egon ginen.
Ikusi genuen ere, dunak oso ekosistema bereziak eta garrantzitsuak direla eta amaitzeko kontuatu ginen hondartza mikroplastikoz josita dagoela eta hauek biltzeari ekin genion.
Goiz interesgarriak izan ziren!
2024(e)ko otsailaren 13(a), asteartea
TERTULIA ARTISTIKOA_MIKEL LABOA
Tertulia musikala bukatu genuen. Aurtengoan Mikel Laboa izan da protagonista. "Txoriak txori" kantu ezagunaren abeslariari aurpegia jarri diogu, eta bide batez berak abestutako beste kantu ezagun eta ez hain ezagun ikasi eta abestu ditugu.
Oso gustura aritu gara aste osoan zehar Mikel Laboaren inguruko gertaera eta abarrak ezagutzen. Gainera talde bakoitzak kantu bat aukeratu eta stop motion bana egin dugu. Hortxe dituzue ikusi nahi izanez gero. Eta laster zientzia astea. irrikitan gaude!
Zumaiko Flyschak
Harri, fosil, mineral proiektuari amaiera emateko, azaroaren 21ean, 5. mailako ikasle eta irakasleak Zumaiara joan ginen. Bertan Algorri interpretazio zentroa eta Flyschak bisitatu genituen. Fosil eta harrien inguruan informazio asko jaso genuen. Eguraldia ez zen guk nahiko genukeen bezalakoa izan, baina moldatu ginen, eta bertako paraje zoragarriez disfrutatzeko aukera izan genuen. Proiektuan zehar ikasitakoak bertatik bertara ikusteko aukera izateaz gain, ekarrekin egun ederra pasa genuen.