2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

 


Atzo Eureka! Zientzia Museoan izan ginen 4.mailakoak. 


eureka! ikusi argazkiak

Robotikako tailerra egin genuen. Legoekin robotak montatu eta mugimenduan jarri genituen. Aurrez ere entrenatuta gindoazen gure eskolatik eta nahiko erraz eta ondo moldatu ginen.

Bestalde, museoko bisita egin genuen; lehenengo, bertako arduradunek azalpenak eman zizkiguten eta ondoren, guk geuk probatzeko aukera izan genuen.

Animaliak ere ikusi genituen. Baina, tarantulak eta pitokiak ikusteko aukerarik ez genuen izan, berrogehialdian zeuden eta. 🐍

Arratsaldean, Zubietara joan ginen eta ederki asko pasa genuen jolasean!

Gainera, 2 soliruko autobusean egin genuen joan-etorria... 🚌



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina