2023(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

HERBARIOA

 Gaur ere bisita atsegina izan dugu...

Landareen gaiarekin lotuta, Jose Antonio Aperribai botanikoa etorri zaigu bere jakituria elkarbanatzera. Berak 40 urtetan sortutako herbarioa erakutsi ditu, herbario bat zer den eta nola gauzatzen den eta honek zientziarako duen garrantziaz ohartarazi gaitu. Landarea nola sailkatu eta prentsatzen den zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Horretarako, berak erabiltzen duen prentsa eta orri bereziak ekarri dizkigu. 

Eskerrik asko, Jose Antonio!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina